XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otoitza, lana, gudua: horra otoizlarien hiru egitekoak.

Hortarat sustatzeko badukete otoizlariek beren eguneroko irakurtze saindua: edo Berri-Onaren zenbeit lerro. edo liburu on baten orrialde bat edo bertze. edo sainduen erran batzu, hala nola San Benoaten hauk: Jesu-Kristo baino ez izan deus maiteago (Erregla 4, 21).

Egitekoetan otoitza lehen ezarri.

Gizon bakotxean Kristo agurtu.

Urrats eta lan guzietan Jainkoaren gorestea bilatu.

Elgarren nahiari jarriz, Jainkoa ganatu.

Egon beti Jainkoaren bihotz onari, ez sekulan etsitu.

Elgar lagunduz sainduagotu.

Elgartuak bizi, ereman gaitzan Kristok betiereko bizirat.

Zuhurtzia hortaz beteko gizonak, Kristoren Erreinurako guduaz hartu otoizlariak balira Euskal-Herriko etxetan, lantegietan, bazter guzietan... zer irabazia, zer gerorako argia!.